Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua Abaltzisketan izan da. Bertan, alkatearekin bildu da udalerriaren etorkizuneko proiektuak eta beharrak gertutik ezagutzeko.
Bisitan, Azahara Dominguez diputatuak jakinarazi du Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamenduak genero-ikuspegidun hirigintza-jarduerak finantzatzeko deitutako dirulaguntzen onuradunetako bat Abaltzisketa izango dela. Dirulaguntza horri esker, Udalak 7.805,41 euro jasoko ditu udalerriko hainbat eremutako argiztapena hobetzeko, eta horrela emakumeen segurtasuna indartzeko.