Gipuzkoako Foru Aldundiak Abaltzisketako herrigunetik igarotzen den errepidean hobekuntza lanak egingo ditu. Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako departamenduak gaur atera du proiektua lizitaziora eta hilabeteko gauzatze-epea izango du esleitzen denean, 134.400 euroko aurrekontuarekin. Foru erakundeak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, zenbait puntutan "beharrezkoak diren" konponketak egingo dira. Errepide honetan igarotzen diren motordun ibilgailu, txirrindulari zein oinezko ugari ibiltzen dira, bertan "beharrezko hobekuntzak" gauzatuko dira. Obrak eliza parean hasi eta Muñoeta izeneko etxera bitarteko tartean egingo dira.
Obra honen baitan hiru esku-hartze egingo dira: Galtzada konpondu eta berrituko da zoldaduraren egoera hobetuz, udaletxe parean errepidea eta espaloia kota berean jarriko dira eta abiadura 30 km/h-ra mugatzeko asmoz herriko bi sarreretan estugunean jarriko dira.