Herri irekiago eta anitzagoa lortzea nahi duela adierazi du PSE-EE-ren hautagaiak
Zerrendaburu izatea "erabaki garrantzitsua" dela adierazi du Sanchezek, Zizurkildarren ordezkaria izateak suposatzen duen erantzukizuna azpimarratuz. Hirugarren aldia da Jose Antonio Sanchezentzat hautagaitzaren buru bezala, baina lehenengo aldiko ilusio eta urduritasun berdinarekin ekiten dio erronka berriari.