Saio bereziak

Korrikaren hasiera Irundik

Erredakzioa 2024ko mar. 14a, 18:29

Hasi da 23. Korrika Irunen eta martxoaren 24an amaituko da Baionan.

Korrikaren 22. edizioan bezala, ekimenaren irekiera ekitaldia zuzenean ikusteko aukera izan da 28 Kanalean. Izan ere, Infosare Taldeak (28 Kanala eta Goierri Telebista) zuzeneko saio berezia eskainiko baitute irteera puntutik ETB, Hamaika Telebista, Berria, Goiena, Erlo telebista eta Kanaldude euskal hedabideekin elkarlanean.
Korrikak irauten duen egunotan, www.28kanala.eus webgunearen beheko atalean zuzeneko jarraipena ikusteko aukera izango da, euskararen aldeko festa hau momentu oro non dabilen ikusteko.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean