Azokatik mahaira

Azokatik Mahaira - Ordizia

Oinatz Martinez Iturrioz 2023ko urr. 5a, 09:25

Landaolak sustatuta Azokatik Mahaira izeneko saio berriaren lehen atalean Ordiziako asteazkenetako azoka ezagutu dugu. Saio honen helburua Gipuzkoako Azoken Sarea osatzen duten 17 herri desberdinetako azokak ezagutzea izango da. Garaian garaiko eta bertako produktuak ikusi, merkatu bakoitza noiztik eta nondik datorren ezagutu eta ekoizle zein erosleen bizipenak lehenenego pertsonan entzungo ditugu. 

Behin erosketak egin eta zorroak bete ondoren, sukaldera joango gara. Ordiziako Martinez jatetxeko Xabi Martinez sukaldariak 17 errezeta erraz eta egingarri prestatuko baititu edonork etxean egiteko modukoak. 

Asteazkenero duzue zita, beraz, gaueko 22:00etan 28 Kanalean.

Erlazionatuak

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean