17:00etan hasita egingo du Tolosako Udalak Martxoko Osoko Bilkura

Joanes Imaz Akizu 2024ko mar. 27a, 10:04

Plenoa, ohiko moduan, zuzenean ikusteko aukera izango da 28 Kanalean zein 28kanala.eus-en.

Gai ordenean ondorengo puntuak daude: 

1. Akta hau onartzea: 2024ko otsailaren 29ko Ohiko Osoko Bilkurakoa.

2. Onartzea M.Z.S. udal langileak aurkeztutako bateragarritasun eskaera.

3. Onartzea Tolosako Udaleko 2023-2025 Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren aldaketa.

4. Onartzea Uzturre Asistentzia Guneak aurkeztutako prezioakeguneratzeko proposamena.

5 Onartzea Itxitako ekitaldiko faktura bat.

6. Onartzea Tolosako udal kirol instalazioen kudeaketa integralerako zerbitzuak emateko kontratuaren suntsiarazpen-espedientea iraungitzat jotzeko jardunbideari hasiera ematea, iraungitze hori gertatu izan ez balitz eduki bera izango luketen egintza eta izapideei eutsiz.

7. Tolosako udal ondasunen erroldako hutsen zuzenketa onartzea:  Arrillaga plazaren eta haren lurpean eraikitako garajeen jabari publikoaren izaera aitortzea.

8. Berrestea alkatetza dekretua: Tolosako Udaleko Udalbatzak BPXPORT XXI, S.L.U. enpresak aurkeztutako kontuak ez onartzearen aurka emakidunak Donostiako administrazioarekiko auzien 2 zk. Epaitegiaren aurrean tarteraturiko 49/2024 errekurtso Kontentzioso-Administratibo Arruntean Udalaren defentsa egikaritzeko pertsonatzea eta abokatua izendatzea.

9. Hasierako onarpena ematea Tolosako Hezkuntza Kontseilua arautzen duen erregelamenduari.

10.Hasierko onarpena ematea Tolosako Udaleko Euskararen Aholku Kontseilua arautzen duen erregelamendu berriari.

11.Hasierako onarpena ematea Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa arautzeko ordenantzari.

12..Onartzea Tolosako Aldaba auzorako Gipuzkoao Ur Kontsortzioak aurkeztutako proiektuak eragindako lursailak hirigintza-arrazoiengatik nahitaez desjabetzeko prozeduran, eragindako lursail eta jabeen behin betiko zerrendaren akats zuzenketa.

13.Galderak eta eskaerak.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean