Tolosaldeko Kontseilu Sozialistak manifestazioa burutu du Zaldunita gaueko gertakariak salatzeko

Maider Navarro Alustiza 2024ko ots. 14a, 10:35

Triangulo Plazatik abiatutako martxan ehundaka lagun elkartu dira.

Pasa den igande gaueko karga polizialen harira, Tolosaldeko Kontseilu Sozialistak manifestazioa burutu du. Triangulo Plazatik abiatutako martxan ehundaka lagun elkartu dira.

Kontseilu Sozialistak salatu duenez, Karga hauen tartean,Ertzaintzak bertako gazteei jaurtigailuz tiro egin zien modu indiskriminatuan eta zuzenean gorputzeko goi ataletara apuntatuz. Tiro hauengatik bertan zegoen gazte bati pilotakada batek jo zuen aurpegian eta pertsona larriki zaurituta dago. Kontseilu Sozialistak “gogor salatu” nahi izan du gertakaria.

“Gertakari hauek jai giroan azken urteetan areagotzen ari den kontrol polizialaren eta gazteriaren kriminalizazioaren adierazle garbiak dira.” nabarmanedu dute burututako manifestazioaren amaieran “Segurtasunaren aitzakiapean ikusten ari gara polizia indarrek kaleak hartzeko eta kontrol mekanismoak ezartzeko joera orokortzen ari dela jendartean.”

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean