Azokatik mahaira

Azokatik Mahaira - Tolosa

Erredakzioa 2024ko urt. 31a, 22:00

Tolosa Gipuzkoa erdialdeko udalerri bat da, Tolosaldea eskualdeko herriburua. Oria ibaiaren haranean dago Donostiatik 24 km hego-mendebaldera. Eskualdeko herri jendetsuena da 20.000 biztanle inguru dituelarik eta hamar urtez, 1844-1854 bitartean, Gipuzkoako hiriburua izan zen.

XX. mendearen bukaera arte, industria gune garrantzitsua izan zen, bereziki papergintzaren sektorekoa eta Gipuzkoa eta Nafarroa Garaia lotzen zituen bideko gurutzagune nagusia. Geroztik, industriaren gainbeherarekin batera, zerbitzu-hiri bilakatu da, inguruko herrietako biztanleriari merkataritza, hezkuntza eta osasun zerbitzuak eskaintzen dizkiolarik.

Ia 8 mendeko historia dauka Tolosako Azokak. 1256. urtean Gaztelako errege zen Alfonso X Jakintsuak Tolosari herri agiria eman zionetik, astero-astero bildu izan dira inguruko baserritar eta nekazariak beraien produktuak saltzeko. Hainbat pribilegioz gozatu du Tolosako Azokak bere historian zehar. 1322. urtean Alfonso XI erregeak produktuak Alondegian saldu ahal izateko baimena eman zion, produktu guztiak harresiaren barnealdean erostea ahalbidetuz.

Ehun urte geroago, 1422. urtean, Juan II. erregeak Nafarroa eta Gipuzkoa arteko pasabide bakarra izendatu zuen Tolosa. Izendapen honek Tolosako merkatua indartu zuen, bertako prezioak prezio ofizial bihurtu ziren eta XIX. mendera arte, merkatua astearte, ostegun eta larunbatetan egiten zen.

Lehengo Zerkausia 1785. urtean eraiki zen Oria ibaiaren gainean piloteak jarrita, eta 1897. urtean, burdinezko zutabeak jarriz, Zerkausi berria eraiki zen. 3 sarbide izan ditu Zerkausiak tradizionalki: Nafarroako zubitik, Solana kale erditik eta Gaztelako arkutik.  Momentu honetan 34 postu inguru daude, horietatik gehiengoak ekoizleak dira eta gazta, barazkiak, eztia… aurki genitzake.

Berdura plazari dagokionez 1843. urtean eraiki zen. Bertan 4 postu daude, 3 landare eta barazkienak eta loreen bakarra. 

Erlazionatuak

Azokatik Mahaira - Eibar

Oinatz Martinez Iturrioz urt 24 Tolosaldea

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean