Elurra Tolosara ere iritsi da. Negu giroa izango da protagonista gaurkoan Tolosaldean.
Tenperatura oso baxua izango da egunean zehar eta ipar haizea bizi-bizi ibiliko da. Hodeitza ugaria izango da eta eguerdi partean tarteka zaparrada mardulagoak egin ditzake. Elur-kota oso maila baxuetan egongo da eta egunaren amaieran 100-200 metrora igoko da.