2024/08/09 13:00

Kuadrillen bazkaria

Kuadrillen bazkaria
Berastegi

Abuztuaren 9an, ostiralean, kuadrillen bazkaria egingo da eta herriko kuadrillak animatu nahi ditu Udalak parte hartzera.

Horretarako, Urepele Elkartean, Udaletxean, Ategin edo Basurde Elkartean izena eman beharko da, kuadrillaren izena eta kopurua zehaztuz, uztailaren 28a baino lehen. Lagun kopurua ondo zehaztea beharrezkoa izango da.

Kuadrilla gisa izena emateko gutxieneko adina jarri da: 2011. urtetik atzera jaiotakoek (DBH 1etik aurrerakoek) kuadrilla gisa izena emateko aukera izango dute.

Izena ematen duten kuadrillek tortilla-lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute. Osagaiak eta tresneria (sua, zartagina...) norberak ekarri beharko ditu. Bazkaltzeko platerak, basoak, sardexkak, labanak, ogia eta edaria Udalak jarriko ditu eta jatekoa kuadrilla bakoitzak ekarri beharko du.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean