Irakurle kluba Uxue Alberdirekin batera "Hetero" eleberria landuz, udal-liburutegian.
Ekainak 27, ostirala, Kuadrila eguna: 11.00 Herriko haurren futbito txapelketa eskolan. Ondoren zumba saioa. 11.30 Herriko DBHko gazteentzako konkis txikia. 13.00 Herriko elektrotxaranga. 14.30 Kuadrilen arteko bazkaria. 14.30 Herriko DBHko gazteen bazkari autogestionatua. Ondoren bingo musikatua. 19.00 Elektrotxufla elektrotxaranga. 23.00 Erromeria Laket taldearekin. Ondoren DJ Fifi ta Fefa
17:00 Ume jolasak eta txokolatea. 20:30 Sardina jatea, sagardoa eta kafea. 22:30 Oinargi taldea eta herriko dantzarien emanaldia. Ondoren, disko festa lokalean.
Beiztegui & The Hammond Lovers – Gipuzkoa plaza, 19:30Pasio hutsa taula gainean Fernando Beiztegui bluesman andaluziarraren eskutik, hammond zaporea eta sentimendua duen hirukote indartsu batekin batera. Gitarrarekin duen maisutasunak eta ahots urratzaileak ezinbesteko bihurtu dute blues jaialdi askotan. Bigblack Rhino – Txurreria, 23:002014an sortutako talde honen lehen lana, "Come Back Home" (2016 autoeditatua), musika beltzez, pasioz eta, batez ere, oso estilo bereziz bustitako Ep bat izan zen, publikoa axolagabe utzi ez zuena, Soularen gozotasuna Rockaren eta Rythm & Bluesaren azidotasunarekin nahastuz.
Ikasturtean 100 ikasle inguru aritu dira pintura, egur taila, tai chi, eskulanak, altzariak zaharberritzea eta ehoziri-bainikak-patchwork tailerretan. Erakusketa uztailaren 4a bitarte irekita egongo da astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara, eta 09:00etatik 16:00etara asteazkenetan.
Euskal landa eremuko LGTBI+ komunitatearen istorioak eta erretratuak egongo dira ikusgai.
Alegiako festetako kamiseta eskuratu nahi dutenek ekainaren 27a baino lehen eskatu beharko dute Garaikon. Behin eskaera eginda, kamisetak uztailaren 10en eta 11n jaso beharko dira 10 euroko prezioan.