11:00-14:00. Alondegi plaza Haurrentzako jolas parkea. 11:00. Oria ibaia Infantil eta kadeteen estropada, TAKek antolatuta. 12:00. Berdura plazaBertsolariak: Oihana Iguaran, Amets Arzallus, Maider Arregi eta Danel Etxeberria. Gai jartzailea: Imanol Artola ‘Felix’. 12:30. Urkizu, Gorostizuko zelaia Et Incarnatus Orkestraren solstizio kontzertua. 13:00. Trianguloa plaza 2025ko EuskoTren Ligako Tolosaldea traineruaren aurkezpena. 16:00-19:00. Alondegi plaza Haurrentzako jolas parkea. 18:00. Trianguloa plaza Herri kirolen erakustaldia. 19:00. Euskal Herria plaza Arnas Berriz txistulari kontzertua, Tolosako Udal Txistulari Bandak antolatuta. Parte-hartzaileak: Euskal Herriko txistulariak eta musikari gonbidatuak, Pirritx eta Porrotx, eta Gozategi. 20:00. Plaza Berria Kontzertua: Maren.
11:00 - Kotxe eta moto klasiko eta berezien erakusketa plazan. 18:00 - XXIV. Zaldi lasterketa Amezketatik Abaltzisketara. 21:00 - Bertso afaria (Julio Soto eta Iker Zubeldia).
Ekainak 22, igandea: 12.00 Txupinazoa eta herriko gazteen dantzak. 16.30 Herriko gazteen arteko herri kirolak. 18.00 Tio Teronen Semeak.
Igandean emango zaio amaiera Oinarria Antzerki Topaketari. Gala bat egingo da zinen horretarako eta bertan bilduko dira bi hilabete hautetan aritutako antzerkilariak, zaleak, herritarrak… Bertan banatuko dira taldeen artean sariak eta ikuskizuna ere egongo da: musika, bertsoa, dantza edo antzerkia ez dira faltako. Eguerdiko 12:00etan izango da herriko zinean eta sarrera debalde, gonbidatuta daude guztiak.

Ikasturtean 100 ikasle inguru aritu dira pintura, egur taila, tai chi, eskulanak, altzariak zaharberritzea eta ehoziri-bainikak-patchwork tailerretan. Erakusketa uztailaren 4a bitarte irekita egongo da astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara, eta 09:00etatik 16:00etara asteazkenetan.
Alegiako festetako kamiseta eskuratu nahi dutenek ekainaren 27a baino lehen eskatu beharko dute Garaikon. Behin eskaera eginda, kamisetak uztailaren 10en eta 11n jaso beharko dira 10 euroko prezioan.
Irailaren 28an egingo da XVIII. Artisau eta Nekazal Azoka Berezia. Bertan postua jartzeko interesa dutenek zabalik dute izena emateko epea eta uztailaren 30a izango da azken eguna. Horretarako, udal webguneko lehen orrian edo Alegia APP gailu mugikorretarako aplikazioan eman beharko da izena.