Pausoka adinak ez du importa zatoz bidegorrira ibiltzera!
Gure bolara Zatoz gaztezulo (LH ASTELEHEN ETA OSTEGUNETAN) - (DBH OSTIRAL ETA LARUNBATETAN)
Elkarretaratzea: konponbiderako giltzak, euskal presoak etxera
Noiz utzi genion haurrak izateari? Noizbait utzi al diogu? Noizbait utziko al diogu? NUNAVUT behin izan gineneko lurraldea da, denbora izozturik mantentzen denekoa, glaziarrek betirako irauten dutenekoa. Bertan ikasi genuen zuhaitzetatik zintzilika ibiltzen, zuhaitzik gabeko eremuan. Bertan jaso genuen piztiaren besarkada. Bertan ziren aske, haizeak korapilaturiko gure adatsak. Ahazturatik berreskuratuko al dugu, noizbehinka, bertara itzultzeko bidea...? NUNAVUT izenak "gure indarra" edo "gure lurra" esan nahi du inuiten hizkuntzan. Hau, lurralde utopiko bat sortzeko gure saiakera da, non MAITASUNA, MUNSTROAK eta, batez ere, JOLASA gailentzen diren. Unibertso oniriko bat iradokitzen duten paisaiak, non denbora gelditu egiten den, eta begiratzea eta entzuea besterik ez den geratzen. Ondoren, guztia gertatzen da... Ipuina 1: "Poltsa barruan hartz bat. Poltsa barruan hiru hartz. Poltsa barruan ni izkutatuta, eta piztia... begira. Lehortutako zuhaitzak zintzilik, eta izarrak ere, guri begira." Ipuina 2: "Izan daiteke glaziar bat, ilargia, ispilu erraldoi bat, zabortegi bat, edo suge azala. Zer da zuentzat? ...Izoztutako laku bat, barruan koloretazko arrainak, eta piztia... inguruan." Ipuina 3: "Hemen erdian, koloretako arrainak saltoka. Eta piztia... gertu." [ Testua: EuskarazIraupena: 55 minutu
Arrixkua taldearen kontzertua 20:00etan Atxulondon. Prezioa: 3€
Ur Mara museoko fondoak. Sarrera dohainik da, baina aforoa mugatua izango du. Jarduera honetara joan nahi izanez gero, idatzi zuen izen eta telefonoarekin helbide honetara: urmara.alkiza@gmail.com. Ondoren, community food afaria (20€). Begetarianoentzako aukera ere egongo da. Lekua hartzeko: urmara.alkiza@gmail.com
Angel Caballero (Tolosa, 1912-1977) karikaturagile ezaguna izan zen herrian. Marraztea zen bere zaletasuna eta bere modeloak Tolosako herritarrak izan ohi ziren. Lapitza beti eskuan, edozein paper zen baliagarri, herritarren aurpegiak marrazteko.Iñaki Caballerok, artistaren ilobak, bere etxean aurkitutako material zaharrarekin osatutako bilduma ikusi ahal izango da Aranburu Jauregian: marrazkiak, zirriborroak eta apunte soilak. 80 karikatura baino gehiago, guztira. Karikaturizatutako pertsona horiek zeintzuk diren ezagutzeko eta antzekotasunak topatzeko aukera atsegina planteatzen du erakusketak.